Bizi Eskola egitasmoaren helburu nagusia da gaur egun gaztetxean bizi diren pertsonen egoera administratiboa erregularizatzeko tresna bat izatea, autoenpleguaren bidez eta denborarekin lan kooperatiba bat osatuz.

Hori lortzeko, proiektuak pertsona horiek gizarteratzea eta gizartean parte hartzea bultzatuko du, bai eta haien lanbide-gaikuntza ere, eta, aldi berean, herritar guztiengan eragin positiboa izango du. Izan ere, bizikidetza hobetzearen eta beste kultura batzuekiko tolerantzia, ezagutza eta errespetua bezalako balioak eskuratzearen onura jasoko baitu.

Horretarako, proiektuak honako helburu espezifiko hauek izango ditu ardatz:

  • Bizikletaren mekanikan trebatzea, Biziz bizi (Bizkaian bizikletaren erabilera sustatzen duen elkartea) elkarteko kideek Gaztetxean egingo dituzten ikastaroen bidez.
  • Baliabide ekonomiko bat lortzea Arrigorriagako Gaztetxean bizi diren pertsonek beren etxebizitza- eta mantenu-gastuak eta Bizi Eskolako lokalaren gastuak autofinantzatzeko.
  • Sozializazioa eta elkar ezagutzea sustatzea, herritar guztiei irekitako proiektua baita.
  • Lehendik dagoen laguntza-sarea sendotzea.
  • Bizikletaren kultura eta mugikortasun iraunkorra sustatzea Arrigorriagan.
  • Arrigorriagako herritarrak kontzientziatzea ingurumen-arazoei buruz eta trastelekuetan orain erabiltzen ez diren materialak birziklatzeak eta berrerabiltzeak duen garrantziari buruz.
  • Migratutako gazteak ahalduntzea, lanbide-trebakuntzaren eta autoenpleguaren bidez harrera-gizartean hobeto integra daitezen.