Bizi Eskola

Ikasi, partekatu eta gozatu

Kaixo!

Charles naiz, Charly dut izena, Marco derizt, Moussa, Ousmane, Souleymane, Mohamed. Gu guztiok Saharaz hegoaldeko migratzaileak gara. Denok utzi behar izan ditugu gure herrialdeak, modu duinean, beldurrik gabe, bizi ahal izateko. Baita lan egiteko eta pertsona gisa garatzeko aukerak izateko ere.

Badira bi urte baino gehiago Arrigorriagara iritsi ginela. Bizi, lan egin eta familia bat osatu ahal izateko leku bat aurkitu dugu gure herrian. Horretarako, ikasten dugu eta ahalegintzen gara. Horretarako, lan egiten dugu eta proiektuak martxan jartzen ditugu. Bizi Eskolakoa bezalakoa. Orain, proiektu honi buruz hitz egin nahi dizugu:

Bizi Eskolak bizikletaren erabilera bultzatu nahi du gure eskualdean eta, era berean, elkartzeko eta elkar ezagutzeko gune izan nahi du.

Urtebete da Bizi Eskola martxan dagoela.

Zer eskaintzen dugu?

Egitasmoaren jardueren artean, hainbat zerbitzu eskainiko zaizkie herritarrei. Hala nola:

orren guztiaren helburua da ikasteko, partekatzeko eta gozatzeko gune bat eskaintzea. Horren onurak izango dituzte proiektua dinamizatzen duten migratzaileek, Bizi Eskolan izango baitute gizarteratzeko gune bat, eta beren egoera administratiboa eta bizi-egoera erregularizatzeko beharrezkoa den errotzea lortzeko aukera; hala nola herriko adin guztietako biztanleek ere, gaur egun Arrigorriagan ez duten zerbitzu batez gozatu ahal izango baitute.

Beraz, Bizi Eskola aukera bat da, eta herritar guztiek jasoko dute onura, elkar ezagutzaren eta aberastearen bidez, eta, gainera, mugikortasun iraunkorra, birziklapena eta elkartasuna sustatuz.

Gure helburua

Bizi Eskola egitasmoaren helburu nagusia da gaur egun gaztetxean bizi diren pertsonen egoera administratiboa erregularizatzeko tresna bat izatea, autoenpleguaren bidez eta denborarekin lan kooperatiba bat osatuz.

Hori lortzeko, proiektuak pertsona horiek gizarteratzea eta gizartean parte hartzea bultzatuko du, bai eta haien lanbide-gaikuntza ere, eta, aldi berean, herritar guztiengan eragin positiboa izango du. Izan ere, bizikidetza hobetzearen eta beste kultura batzuekiko tolerantzia, ezagutza eta errespetua bezalako balioak eskuratzearen onura jasoko baitu.

Horretarako, proiektuak honako helburu espezifiko hauek izango ditu ardatz: